Memoria HIstorikoaren inguruko jardunaldiak burutuko dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Otsailaren 21etik Martxoaren 19ra eta hitzaldi guztiak Zarauzko Arraio irratiak zuzenean emitituko (bai FM zein internetez) ditu eta bere webgunean ere eskegiko dira. Ondorengo lerroetan duzue, bertan egongo diren hitzaldiak:
Otsailak 21, astelehena, 19:00tan:
“Getariaren Sustrai ekimena“-ko kideak diren Idoia Arrieta eta Jon Irigoienen hitzaldia eta “Zarauzko Memoria Historikoa†Jon Benitoren eskutik
Otsailak 22, asteartea, 19:00tan:
Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik “Memoria Historicaâ€
Otsailak 23, asteazkena, 19:00tan:
Euskal Herriko egiaren batzordearen inguruan Antton Gomez eta Gotzon Garmendiaren hitzaldia
Martxoak 19, larunbata, 17:30etan:
Jesus de Cos Borbolla Maquis-eko kidea , “Ni bandidos, ni vencidos. La Guerrilla antifranquista en Cantabria“ren inguruan.



