Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Sarean dago Aiora Epeldek eskeinitako hitzaldia

Arranopola Kultur taldeak Zarauzko Arrano tabernan eskeinitako beste hitzaldi bat sarean dago iada. Bertan Aiora Epelde eduki genuen Emakumeak eta Espetxea izeneko hitzaldian.

Lehenik, Fresneseko espetxean, 2004ean hainbat presok eginiko bideo bat ikusteko aukera egon zen eta honen ostean, Aiorak espetxean bizitako esperientzia pertsonalaz hitzegin zigun.

Guzti hau entzun nahi baduzue, Arraio Irratiko uhin libreetan entzun ahalko duzue larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 11:00etara edo bestela Podcastean duzue:

Aspaldikoak bueltan!!!

Kaixo lagunok, ba bai, bueltan, eta ez naiz nitaz ari, Amsterdango bikote erraldoi batetaz baizik: 16 BIT LOLITAS!!! Kaiolatiken haseretan makina dantza egin eta gero, gaurkoan ere beraiek izango dira saioko protagonistak. Horretaz gain CHYMERA, NICE7, SEBASTIEN LEGER… buffff, ez galdu gaurko bidaia lagunok!!!
bit

Labi eta Xaporra elkartasun taldearen prentsaurrekoa entzungai duzue

Eskuz esku taldeak, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean emandako prentsaurrekoa entzungai duzue iada. Bertan, Labi eta Xaporraz gain, beraien abokatuak diren Mikel Elortza eta Ainhoa Baglieto izan ziren hizketan beraien gaur egungo egoerari buruz eta epaiaren nondik norakoez hitzegiten. Honez gain, Eskuz-eskuko kide batek, lan talde osoaren balorazio txikia egin du.

Prentsaurrekoa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Lehena, .ogg formatuan dago eta bigarrena berriz .wav formatuan:

Puerto Ricoko musika mugimendua ZarataZarautzen

Beste astearte zaratatsu bikain bat dugu prestatua aste honetarako ere. Otsailaren 22ko ZarataZarautz irratsaioan, Puerto Ricoko hardcore mugimenduaz mintzatuko gara gonbidatu berezi batekin, Felixekin alegia. Ordu eta erdi luzez, bertako talde mitikoez eta azken nobedadeez hitzegingo dugu.

Gogoratu, zita zaratatsu bat duzuela, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean antolatu diren Memoria Historikoaren inguruko hitzaldiaren ondoren. Eta gogoratu, Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.