Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Bertsolari txapelketako finala Arraion

Abenduraren 13ko bertsolari txapelketa nagusiko finala Arraio irratian entzun ahal izango da beste behin ere. Igandean jokatuko den finalean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina izango dira norgehiagokan.

finalistak.png

Beti bezala, goizeko 10:00etatik aurrera Info 7 irratiarekin konexioa egingo dugu gure uhin libre hauetan Barakaldoko BECen jokatuko den finala entzun dadin.

Igande honetan ez zen Ahuntzen eztulik egon

Igande hontan huts egin genuen. Malintxeren lan arazoak eta Jardinero & Edonatoren osasun arazoak medio ez zen posible izan. Baino lasai, ze hurrengo igandean hementxe izango gara gonbidatu berri batekin eta gure betiko atalekin.

Barkamenik ez, hurrengo iganderarte baizik!! gehio noski, eta hobia zaila!!!

“Moby Dick” eta “Kirol Harria” egunak hizketagai Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Jada igaro da bai zubi luze hau ta bada garaia web gunea ere berritzeko. Izenburuak ondo dion bezala gaurkoan bi egun hauek izango ditugu izpide. Lehengoa “Mobi Dick” eguna Aspanovas -ek (minbizia duten haurren gurasoen gipuzkoako elkarteak) antolatutakoa da. Egun hau abenduak 20an, igandea ospatuko da Zarauzko herrian, bertan, ekintza ugari izango dira egun guztian zehar, baita kirolari ezagunen parte hartze zuzena ere Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Marcos San Sgundo, Mirian Imaz, Aimar Irigoien….

Kirol Harria berriz Donostian burutuko da abenduaren 27an. Ekitaldi hau euskal herriko kirolariak bultzatakoa izan da, lehen aldiz, zazpi probintzitako kirolariak beren kabuz bildu dira Euskal Herriak nahi eta behar duen selekzioaren aldeko eguna ospatzeko.

Bi egun handi hauek aipatzeaz gain asteburuan jokatu diren partiden berri emango dugu, futbolean eta eskubaloian ez baizen atsedenik egon. Hondartzako futbola ere mintzagai izango dugu.

Gure herrian gertatu direnak ez ezik beste kontu batzuk ere izango ditugu, Tolosako 4 terdiko Jokin Argoteren finalean izan ginen eta bertako kronika egin dugu. Pil pilean dagoen surf txapelketaz ere jardungo gara gaurkoan, Koroa Hirukoitzeko 2. txapelketa bukatu da eta gaur bertan hasi beharko luke ondo bidean Pipelinen joktauko den azken txapelketa. Honez gain Eddie Aikau memoriala ere aipatuko dugu bertan Ibon Amatrian baitago gonbidaturik.

Beti bezala gaurko saioa ere oso interesgarria joango zaigu, eskerrak atzetik irrati saiorik ez dugun, euskadi gaztera pasa baita Arraioneako 27 zapata, agian kirol eskirol atala egiten hasi beharko dugu….

Entzun atzoko Atalka saioa!!

Benetan interesgarri joan zen Abenduaren 3ko Atalka saioa. Ohiko tartetxoez gain, gonbidatu berezi bat izan genuen saioan. Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Edur izan genuen gurean eta Abenduaren 12an ospatuko diren Emakume abertzaleen IV. topaketen inguruan hizketan.

bilgune.gif

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean klikatu besterik ez duzue: