Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arraio irratia Euskarasteko ekitaldietan egongo da

Aste honetan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko diren Euskarasteko jardunaldietan Arraio Irratia ere egongo da. Kopla txapelketa zuzenean FMtik emititzeaz gain, aste barruan burutuko diren hitzaldi batzuk ere emitituko ditu.

Esate baterako, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jose Angel Aldai, Garabide elkarteko kideak eman behar duen hitzaldia, Arraioko uhin libreetan entzun ahalko da. Oraindik ez gaude ziur, asteazken eta osteguneko hitzaldiak emititu ahalko ditugun, baina saiatu behintzat saiatuko gara.

negua2.jpg

Honez gain, Arraio irratiaren neguko programazioa ere aurkeztuko dugu larunbat goizean, Santo Tomas egunaren harira Foru Zaharren enparantzan burutuko den azokan. Goizeko 10:30etatik aurrera, giroa berotzen egongo gara bertan eta gure neguko programazioaren nondik norakoez hitzegingo dugu.

Entzun beste eztul korrosibo bat!!!

Aurreko asteko hutsaren ondoren, osasunez lepo itzuli gara igande hontan. Jardinero bere betiko efemeride libertarioekin etorri zitzaigun eta gero baita ere, asteari errepasotxo labur bat egin genion. Noski, bertsolaritzaz ere aritu ginen, hirurok txapela buruan genuela. Aupa Maialen!!!

Honen ostean, Haimar Arozena, Parisen preso daukaten Zarauztarraren inguruan aritu ginen. Abenduaren 16an, asteazkenean izango da epaitua eta bisitan joaten zaion bere lagun batekin aritu ginen telefonoan bitrtez hitzegiten. Asteazkenean Malintxe eta Edonato bertan izango dira eta hurrengo igandean epaiketraren berri izango duzue.

Gero, 22’00etatik aurrera Zarautz Egunkariaren alde taldeko kide bat izan genuen gonbidatu bezala. Noiz sortu zen, zein ekimen in izan diren, aste hontako epaiketa, hurrengo ekimenak… etab-taz aritu ginen.

egunkarialibre.jpg

Internazionalismoaz ere aritu ginen, baina Askapeñakoen laguntzarik gabe. Beno ba, hurrengo igandean kolaboratzaile batzuk izango ditugu eta baita gonbidatu berezi bat ere.

Iganderarte! Osasuna!!

Kaiolara bueltan!!!

Kaixo kaiolazaleok!!! Ementxe gara bueltan, musikaz eta parrandaz jositako akueduktu baten ostean!!! Aste honetako protagonistak Kanio eta Mick Rubin bakarlariak izango ditugu. Beraien ibilbidea aztertuko dugu eta azkenengo doinuak entzun. Horretaz gain, diska gomendio pare bat eta asteko klasikoa ere presente izango ditugu. Beraz, badakizue, Eutxourrei Beti eta Up the Kaiols!!!