Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Patiyoko Atzuak 3.11 – Martxuak 8 zuzenean Musika Plazatik

Kaixo entzule maiteok,

martxoak 8an morez eta 9an matxista? Bueno, gu feministak izaten jarraituko deu, nahiz eta kolore gorria gehiago gustatzen zaigun, argazkian ikustean bezala.

Musika Plazan zuzeneko irratsayua in genun, martxuak 8an eta hainbat herrikide elkarrizketatu genitun: Olaia eta Jone, Bertso Eskola Feministatik; Saioa eta Sara Salsa Batxata Kuirretik. Eskerrik asko gurekin plazara igotzera animatzeagatik.

Eskerrik asko ere Koordinadora Feministai eguna antolatzeagatik, manifangatik, izugarrizko bazkai goxua prestatzeagatik… eskerrik asko Tximas behar teknikoei aurre iteko beti hor zaudelako. Eskerrik asko gugana gerturatu zineten guztiei.

Besterik gabe, hortxe entzungai zuzenekua. Hurrengo irratsayua martxuak 22!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Eskubaloi egokitua biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere beste saio interesgarri batekin. Oraingoan eskubaloi egokitua izango dugu ardatz. Modalitate honen inguruan gehiago jakiteko Bidane Salegi izango dugu gela arroxean bera baita zarauzko taldearen entrenatzailea Garbiñe Gastañaresekin batera.

Honetaz gain, playerotako jardunaldi berri baten atarian gaudenez, kiniela ere egingo dugu, zuek ere oraindik horretarako garaiz zaudete.

Hau dena, bihar, martxoak 12, asteazkena 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Samai-zuloko sorgiña, martxoak 8ko ekitaldiak eta Txapa irratiaren 40 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Irratsaio konpletoa egin dugu gaur, martxoaren 9an. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu bere liburu gomendioarekin. Ondoren, atzo herrian martxoaren 8aren harira antolatu ziren mobilizazioetako ekitaldiak eskeini ditugu esklusiban. Eta amaitzeko, bergarako Txapa irratiaren 40. urteurrena dela eta Zebrabidean egindako elkarrizketa emititu dugu.

Entzun ezazue!