Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2025

Ainitze Salarekin sendabelarrak ezagutuz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 30, Merkatua bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi/tailer bat eskeini dugu. Ainitze Sala lazkaotarra sendabelarren inguruan aritu zen merkatu plazan eta han izan ginen gure grabagailuarekin. Ukenduak, infusioak, mazerazioak, sendabelarrak… luze, zabal eta oso argi aritu zen.

Goza ezazue!

Taldeen errepasoa eta playerotako kanporaketak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara udaberriko lehendabiziko saioarekin. Gaurkoan, aspaldiko partez, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Liga gehienak azken txanpan murgildu dira eta beraien egoera aztertuko dugu.

Honetaz gain, playerotao kanporaketak ere mintzagai izango ditugu, kiniela egitearekin batera. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.30tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!