Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zebrabidea

Ander Iruretagoiena: “Egiazko istorio batean oinarritu gara, eta gogoetarako obra da”

Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren lekuko izango da.

Hiru pertsonaia horiek dira “maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko” Muxua obraren protagonistak. Horietako baten paperean ariko da Ander Iruretagoiena aktore zarauztarra eta Arraio irrati libreko lagunek egin dioten elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa martxan da

parrila 2015 - 2016 web

Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.

Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.

Izerditan Blai
saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.

Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.

Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.

Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara

Emakumeen Mundu Martxak Urola-Kostan egingo duen geldialdia, Arraio irratitik

Zarautz aldera begira jarri gara gaurko saio amaieran. Astelehenetik Euskal Herrian dugun Emakumeen Mundu Martxaren ingurukoak jorratu ditugu. Izan ere, bihar iritsiko da Urola Kostara karabana feminista, eta horren harira eskualdean prestatu dutenaz hitz egin dute Arraio irratiko lagunek, Zarauzko mugimendu feministako kide batekin.

Kostalde Baleadako kideak Zebrabidean

Zarautz aldera begira jarri gara gaurko saio amaieran, astebururako interesgarria izan daitekeen plan bati lekua egin asmoz. Euskal kultura, gastronomia eta itsas historia batu asmoz, Gipuzkoako Kostalde Baleada ibilaldia egingo dute larunbatean, Donostiatik hasi eta Zarautzera arte. Horren inguruko kontuak Arraio irratiko lagunek jaso dituzte bi antolatzaileren eskutik.