Podcast: Play in new window | Download
Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren lekuko izango da.
Hiru pertsonaia horiek dira “maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko†Muxua obraren protagonistak. Horietako baten paperean ariko da Ander Iruretagoiena aktore zarauztarra eta Arraio irrati libreko lagunek egin dioten elkarrizketa ekarri dugu gurera.
Be First to Comment