Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Gaur ere belarriak zulatuko ditugu

Abuztuaren 4ko saioan, belarriak zulatzera itzuliko gara ZarataZarauzkoak. Aste honetako irratsaioan, Abuztuaren 5ean eta Abuztuaren 10ean burutuko diren kontzertuen berri eta joko duten taldeen informazioa emango dugu. Kontzertu hauetan, Inor Ez, Dictadura, Ezereza, Short Fuse, Born Dead edota Etacarinae bezalako taldeak joko dute.

metrdis.jpg

Honez gain, Abuztuaren 9rako prestatua dugun sorpresaz ere hitzegingo dugu. Guzti hau gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

Short Fuse taldeak Putzuzulon joko du

Beste behin ere, ZarataZarautz irratsaioko kideen eskutik, Inor Ez, Dictadura eta Short Fuse taldeak ikusteko aukera izango dugu, abuztuaren 5ean, asteazkenean.

Inor Ez Zarauztarrak, Estatu Espainiarrean ibili dira egun batzutan kontzertuak eskeintzen eta Zarautzen emango duten hau bira txiki honen amaierako kontzertua izango da. Dictadurakoek berriz, beraien bigarren kontzertua eskeiniko dute. Uztailean, Getariako Gaztetxean ikusteko aukera izan genituen Limp Wrist eta Face Up To It taldeekin batera. Metralleta, Ezereza edota Afonia bezalako taldeetako partaideez osaturiko taldea dugu honakoa. Putzuzuloko oholtzara igotzen azkenak izango direnak, Short Fuse alemaniarrak dira. Alemaniarrak Europar biran dabiltza eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra honakoa izango da. Kontzertua, 20:30etan hasiko da.

Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik

Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, skizo rockin´hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.

Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.

Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.