Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Mistkafer eta Metralleta taldeek Putzuzulo Gaztetxean joko dute

Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

mistkafer.jpg

Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat ari dira ematen eta ostegunean Zarautzen jotzen izango ditugu bigarren aldiz. Metralletakoak berriz, Diskoiraa taldearekin batera elkarbanaturiko EP bat kaleratu ostean laukote izatera pasa dira eta formazio honekin lehen kontzertua emango dute. Askok jakingo duzuen bezala, kontzertua 23:00etarako amaiturik egon behar du, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

Hard voor weinig taldeak Putzuzulon joko du

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Irailaren 7an, astelehenean, galdu ezinezko beste zita zaratatsu bat izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du bertan. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu.

zaaaaaat.jpg

Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta Crust & Roll indartsua egiten duten Pabellon 314 taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da.

Entzun ezazue udako azken ZarataZarautz irratsaioa

Abuztuaren 4ean egin genuen ZarataZarautz irratsaioa Irailerarte egingo dugun azken irratsaioa izan zen. Opor txiki batzuk hartuko ditugu eta. Bertan, aste honetan egongo diren kontzertuez gain eta Igandean aurkeztuko den diskaz hitzegin genuen.

Honez gain, gustoko talde elegante batzuk ere entzun genituen. Egun horretako Playlista HEMEN duzue. Irratsaioa entzuteko berriz, hemen azpian duzue:

Gaur ere belarriak zulatuko ditugu

Abuztuaren 4ko saioan, belarriak zulatzera itzuliko gara ZarataZarauzkoak. Aste honetako irratsaioan, Abuztuaren 5ean eta Abuztuaren 10ean burutuko diren kontzertuen berri eta joko duten taldeen informazioa emango dugu. Kontzertu hauetan, Inor Ez, Dictadura, Ezereza, Short Fuse, Born Dead edota Etacarinae bezalako taldeak joko dute.

metrdis.jpg

Honez gain, Abuztuaren 9rako prestatua dugun sorpresaz ere hitzegingo dugu. Guzti hau gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.