Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Presio Heltzea

Aurtengo programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan

2017-2018ko programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan Arraio Irratia osatzen dugun kideok. Putzuzulo Gaztetxearen urteurreneko ekitaldiarekin bat egingo dugu gainera.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara irratsaio berezia egingo dugu FM eta internet bidez eta desobedientziaren kantubirarekin ere bat egingo dugu.

Berrikuntzekin dator irratiaren programazio berria. Esaterako, aurten bi saio berri ekoitziko ditu Arraiok, Kitzika irratsaioa eta Bapateko Unibertsoa irratsaioak hain zuzen ere.

Agurrak ere izango ditugu. Kaiolatik irratsaioak esaterako, agur esan digu 11 urteren ostean. AGUR ETA OHORE KAIOLATIK. Bolloenea irratsaioak ere ez du jarraituko.

Baina programazio berriaren nondik norakoak, esan bezala, larunbatean 11:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Kataluniara begira Presio Heltzean

Denboraldi berriko Presio Heltzea irratsaioan Kataluniara begira jarriko gara, aspaldi gordea geneukan irratsaio batekin gainera.

Zarahitz herri ekimenak Zarauzko Modelo aretoan antolatu zuen “erabaki zertarako?” Solasaldia entzutrko aukera izango duzue. Bertan, Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, CUP alderdiko Lluc Salellas, Gure Esku Dagoko Zelai Nikolas, Errenteriako alkatea den Julen Mendoza eta Tolosako alkate Olatz Peon eduki genituen.

Denoraldiko lehen irratsaioa, asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera emitituko dugu.

A LOS PIES DEL CABALLO liburuaz Presio Heltzean

Asteazkenenko Presio Heltzea irratsaioan, Justo Arriolak Txalaparta argitaletxearekin kaleraturiko A LOS PIES DEL CABALLO liburuaz jardungo gara. Arraio Irratiaren 11. urteurreneko ekitaldian Putzuzulon aurkeztu zuen Justok liburua eta aurkezpen hau edukiko duzue entzungai asteazkenean, 20:00etatik aurrera.

“Laura esaten zioten” liburuaz Presio Heltzean

Bihar, asteazkenean, Presio Heltzea irratsaio berribat edukiko duzue 20:00etatik aurrera. Oraingoan, Areaio Irratiaren urteurren ekitaldien barruan antolatu genuen Laura esaten zioten liburuaz jardungo gara. Txalaparta argitaletxeak kaleraturiko liburu honetan, Miren Odriozolak El Salvadorren bizitakoak biltzen ditu. Leire Ibargurenek osaturiko liburua da ere eta biak izan ziren liburu aurkezpenean.