Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Presio Heltzea

Oarsoaldeko Labore Konstsumo Kooperatiba Presio Heltzean

Aste honetako Presio Heltzea irratsaioan, Oarsoaldeko Labore Kontsumo Kooperatiba edukio dugu. Torreoia Bizirik plataformak antolaturiko “Auzolanean alternatibak eraikiz” jardunaldien barruan bertako bi kide izan genituen proiektua aurkezten Vistalegre auzoko Torreoian. Irratsaioa, gaur, 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Parisera joateko deia Presio Heltzean

Gaur, 21:00etatik aurrera, Presio Heltzea saio berri bat edukiko duzue. Oraingoan, Zarauzko Antoniano aretoan Zarauzko Sarek antolaturiko hitzaldia edukiko duzue entzungai. Bertan, Mertxe Colina, Anne Marie Bordes eta Idoia Ibero izan genituen abenduaren 9an Parisera joateko deia eginez eta bake artisauen esperientziaz hizketan.

Askekintzaren hitzaldia Preso Heltzean

Aste honetako Presio Heltzea irratsaioan Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean Askekintzak eskeini zuen hitzaldia edukiko duzue entzungai.

Bertan, Nicole eta Joseph Estatubatuarren egoeraren inguruan hitzegin zuten, animalien alde borroka egiteagatik kartzelan daude eta.

Irratsaioa, gaur, gaueko 21:00etatik aurrera izango duzue entzungai.

“Zarautz Euskararen arnasgune” hitzaldia entzungai

Asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaioa edukiko duzue entzungai. Oraingo honetan, Zarauzko Antoniano aretoan izandako Zarautz, Euskararen arnaagune” hitzaldia edukiko duzie entzungai. Bertan, Topagunea-ko kideak eta Kike Amonarriz kazetariak eduki genitun euskararen erabileraz hizketan eta ordubeteko saioan entzun ahalko duzue.