Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2017

Hirukotea ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko, baina saio interesgarri bat prestatu dugu.

Aste honetan inguruan ditugun kontzertu sortari errepasoa egingo diogu eta gustoko ditugun kantu batzuk ere jarriko ditugu, beti bezala, gaueko 20:30etatik aurrera.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kataluniara begira Presio Heltzean

Denboraldi berriko Presio Heltzea irratsaioan Kataluniara begira jarriko gara, aspaldi gordea geneukan irratsaio batekin gainera.

Zarahitz herri ekimenak Zarauzko Modelo aretoan antolatu zuen “erabaki zertarako?” Solasaldia entzutrko aukera izango duzue. Bertan, Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, CUP alderdiko Lluc Salellas, Gure Esku Dagoko Zelai Nikolas, Errenteriako alkatea den Julen Mendoza eta Tolosako alkate Olatz Peon eduki genituen.

Denoraldiko lehen irratsaioa, asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera emitituko dugu.

Mantenu-lanak

Mantenu-lanak direla eta, datozen orduetan ez da Arraio entzuterik izango. Barkatu eragozpenak. Lehenbailehen itzuliko gara.