Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2017

Emakumeek ere konposatu dituzte soinu-bandak

Zinearen Historiaz jardun genuen aurrekoan eta esan genuen soinua sartzeak Zazpigarren Artea irauli egin zuela. Audioa sartzeak, elkarrizketei ez ezik, musikari ere egin zion tokia eta, hain zuzen ere, abestiak izango ditugu protagonista gaurkoan. Izan ere, ba al dago soinuak bere papertxoa ez duen eszenarik? Kontuan izan, isiltasuna ere soinuaren barruan dagoela. Kar, kar.

Jocelyn Pook-ek egin zuen soiniu-banda.

Melodiak, beraz, gaurkoan. Memories of Africa-n abioian hegaz zihoazen bitartean belarriak gozatu genituen; The shining-go egonezina areagotu ziguten notek eta Carmina Buranak eragiten duen arnas-mozketa ukaezina da. Baina, baina, baina… Ba al dakizue soinu-banda batzuek, aita ez, ama dutela? Ba al dakizue emakume konposatzaileek egindako soinu-bandak zein diren?

Erantzunak gaurko saioan emango dizkizuegu. Ez galdu, hortaz, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.

Hego haizeari, Iparra!

Aste honetan Ipar Euskal Herrian izan da Bapateko Unibertsoa. Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko finalerdi

etako bertsoaldirik onenak entzungai gurean, gure elkarrizketa, eztabaida, iritzi eta lehiaketarekin!! Aste honetan Garbiñe Zapirainen erantzuna eta bere proposamena izango ditugu gela arroxeko uhinetatik. Gogoratu edozein proposamen, kexa edo iradokizun izanez gero bapatekounibertsoa@gmail.com helbidera bidal dezkazuela. Ez ahaztu XI.kopla txapelketarako 2 sarrera ditugula zozketatzeko, beraz, ANIMATU!!

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau dena eta gehiago asteazkenean 20:00tatik aurrera 99.3 FM, ARRAIO IRRATIAN!

Askekintzaren hitzaldia Preso Heltzean

Aste honetako Presio Heltzea irratsaioan Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean Askekintzak eskeini zuen hitzaldia edukiko duzue entzungai.

Bertan, Nicole eta Joseph Estatubatuarren egoeraren inguruan hitzegin zuten, animalien alde borroka egiteagatik kartzelan daude eta.

Irratsaioa, gaur, gaueko 21:00etatik aurrera izango duzue entzungai.

Indarkeria matxistari mambo!

Kaixo lagunok!

Irratsaio bete-betearekin gatoz aste honetan ere. Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna pasatu berritan, Sare Feministako kide Edurne Epelderekin aritu gara indarkeria matxistaren aurkako borrokaz. Zarautzen egindako ekitaldiak gerturatu dizkigu, besteak beste.

Ahoztar Zelaietarekin osatu dugu kolaboratzaileen txokoa, ustelkeriaren inguruan. Zehazki, sobornoaren praktikaz eta Euzkadi SA liburu berriaz jardun dugu bizkaitarrarekin.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!