Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Bueltan da ZarataZarautz!!

Bi aste irratsaiorik egin gabe egon eta gero, bueltan da ZarataZarautz irratsaioa, Diskoiraa talde Zarauztarrarekin Europan zehar kontzertuak ematen egon gara eta.

diskoira.jpg

Beraz, gaur 21:00etatik aurrera bira horretan ikusiriko taldeen eta lorturiko disken errepaso txiki bat egingo dugu, gure heavy abestia ahaztu gabe.

Motornoise, 3rdage attack eta Nada por Liberar taldeen kontzertua astearte honetan

ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, beste kontzertu bat izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 21:30etatik aurrera, kalitatezko 3 talderen kontzertua izango da ikusgai.

Portugalgo Motornoise, Coruñako 3rdage Attack eta Gasteizko Nada por Liberar taldeak arituko dira bertan.

asteartea.jpg

Honenbestez, astearte honetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere ordu horretan, irratsaio zaharren bat jarriko dugu norbaitek kontzertura etorri ezin badu.