Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Andanada 7ren inguruko irratsaioa

Martxoaren 2ko ZarataZarautz irratsaioa bi zatitan banatuko dugu oraingoan. Aste honetako kontzertuen berri emateaz gain, saioaren lehen zatian Andanada 7ren inguruan hitzegingo dugu. Larunbat honetan Basauriko Txarraska Gaztetxean jo behar dute eta hau aitzakiatzat hartuta, beraien diskografiari errepaso bat emango diogu.

anda.bmp

Saioaren bigarren zatian, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna gertu dela eta, emakume ahotsez osaturiko musika taldeen doinuak jarriko ditugu.

Malintxeren despedida?

igande hontan malintxeren azkenengo saioa izango ote zen “beldurrez” egin genuen saioa.
Oraintxe tekniko lanetan buru belarri sartuta zegoenean…
Baina beno. Ahuntzak ingurua astintzen jarraituko duela ez izan dudarik.
Ta igande hontan zer? ba, bi gonbidatu izan genituela Martxoan antolatu diren ihardunaldi independentisten inguruan hitzegiteko.
Txaparro aldizkariak larunbatean eginiko prentsaurrekoa ere entzungai duzue eta asteko erresumenean kanpora jon beharra izan genuen. Besteaak beste, Txilera, greziara, eta kubara ere. Kastro dinastian, 85 egun gose greban izan ostean espetxe politika honen ondorioz hil zen kubatarra ere izan genuen hizpide.
Ahaztu gabe, beste estatu oron hipokresia hilketa hau salatzean. Espainia kasu.
Ikusten duzuen bezela, “ziklo genesisa”k ez zuen lortu ahuntzok igandeero lez “airean” izatea.
bueno ba,, besteik gabe, hurrengo iganderarte!!

Ostegun honetan ez da Atalka saiorik egongo

Kaixo!!!

Badakigu pena handiyakin jaso dezuela berriya baño denbora falta dela eta ezin izango dugu atalkako saioa behar den bezala prestatu ostegunerako.Sentitzen dugu.

Baño lasai, datorren ostegunean hortxe egongo gara betiko orduan zuei konpañia egiteko prest.

Eguna gerturatzen doan eiñean emango dizuegu hitz egingo dugunaren berri. Eta bitartean lasai, errepikapen bat entzuteko aukera ere izango duzue eta

Ondo segi!!!

odriozola1g.jpg

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

Beste astearte zaratatsu eta interesgarri bat izan genuen Arraio Irratiko uhin libreetan. Ez genuen gonbidaturik izan baina B Jauna eta Lagun Izoztua oso fin ibili ziren beste behin ere.

Atzokoan, Andanada 7, Afonia, Wild Dogs, Vitus Dance, Profit and Murder edo 37 hostias bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen. Saioa entzun nahi baduzue, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Doinu Zaratatsu berriak astearte honetarako

ZarataZarautz Fest eta Save The Van Festa amaituta, bizirik daudela erakusteko, beste saio Zaratatsu bat prestatu dute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Bi egun hauek haipatzeaz gain, esku gainean ditugun disko berriez jardungo gara beste behin ere. Astebukaera honetako kontzertuak alde batera utzi gabe noski.

zaratazarautz2.jpg

Beraz, ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea (Zarautzen bazaude) edo internet bidez entzutea.