Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2010

Oporrik ez Izerditan Blaientzat!

Apa kaxo!

Guk ez dugu oporrik hartu, ez merezi ez ditugulako, zuek irratisaio bikain bat merezi duzuelako baizik. Gaurkoan aste honetan izan ditugun partiden emaitzak emango ditugu. Eskubaloian neskek eman dute berririk pozgarrienak beste behin mailari eustea lortu baidute. Futbolean preferentek lider jarraitzen du ta saskibaloian neskek lortutako garaipenarekin hirugarren pustura igo dira.

Honez gain hondartzan ere alibeste ugari izan dira, igande goizean goiz jokatu ziren playerotako final erdiak zertan geratu diren aipatuko dugu, baita Tasmanian jokatu zen ur hotzetako txapelkta ere.

Bukatzeko pilota inguruko albisteak izango ditugu betikolez, igande honetan bi zarauztar gaztek Atanon, paletan lortutako txapela ere ez dudu alde batera utziko Iker ta Haritzek izugarrizko erakustaldia eman baitzuten.

Hau guztia ta gehiago badakizue non Arraio irratian 20.00tatik aurrera!

Makiña bat albiste gaurko Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!
Zer moduz hasi duzue udaberria? Guk lan asko eginaz, horren adierazgarri izango da gaurko saioa. Hasteko herriko taldeen emaitzak izango ditugu hizketagai, txapelketa asko beren amaierara iristen ari direnez bakoitzaren egoera zein den azalduko dizuegu.

Bestetik hondartzako futbolean emakumezkoen azken jardunaldia eta gizonezkoen final zortzirenak nola joan ziren kontatuko dizuegu ta aste honetan izango diren final erdien berri ere emango dugu.

Hondartzan jarraituz aurreko astean bukatu gabe utzi genuen Drugs Aware txapelketa nola bukatu den errepasatzeaz gain orain Tasmanian jokatzen ari den ur hotzetako O’Neill Coldwater Classic ere begirada bat botako diogu.

Bukatze aldera zarauzko 25. triatloiaz jardungo gara, mailaz igo nahian beste urrats bat egin nahi izan baidute antolatzaileek. Squasha ta pilota ere jorratuko ditugu nola saio amairen. Beraz badakizue , hau guztia interesgarria iruiditzen bazaizue sintonizatu arraio irratia 20.00tatik aurrera!

Udaberriko lehen ZarataZarautz saioa prest dugu

Udaberriarekin ere doinu zaratatsuak edukiko ditugu FMko 993an. Asteartero egiten dugun bezala, zer hitzegin eta entzun edukiko dugu oraingoan ere. Gaurko saioan, Zarauzko talde batzuk Aste Santutan egin behar dituzten biren inguruan jardungo gara.

funk.jpg

Honez gain, inguruan dauden kontzertuen berri ere emango dugu eta saioaren amaieran, abesti eta talde berri batzuk entzuteko parada edukiko dugu.

Guztia, gaur gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 993an edo internet bidez.

Amaitzeko, datozen bi aste hauetan ZarataZarautz irratsaiorik ez dela egongo jakinarazi nahi dizuegu, Europar biran ibiliko gara eta Diskoiraa taldearekin.