Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Bitakora kaiera

Arraio Irratia oporretara doa!!

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Danelen eskutik beheko argazkiko parajeta goaz!!

Kaixo bidaiazale!

Lengo astian ez gendun bidaiau eta gaurkuan ekialdera hartuko deu hegazkina… nora juteko? Agian australira, eo Malasira, zehazki ez dakigu noa goazen… Danel launa kanpuan denboa luzez ibilia da, bidaia eta lana tartekatzen eta hainbat lekutan izandako esperientzien berri emango digu gaurkuan. Zu ere irratian bestaldian izango zealakuan, 21tatik aurrea bidaiatu gurekin!

Senegalera goaz bizikletan

Kaixo bidaiazaleok!

Lengo astian SriLankan ibili ondoren, gaurkuan bizikletaz Senegal ezautzeko aukera izango deu.

Uda hontan bertan izan dan  Imanol (exbitakora) etorriko zaigu gela arroxera, bere bidaian berri ematera.

Arraiokide ohi honen bizipenak entzuteko aukera ez galdu eta 9tatik aurrea, bakizue arraio irratian afrika beltzan bidaitzeko aukera!