Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Igande hontan gela arroxara bueltan

Aupa zuek!!
Lehengo astean, Putzuzuloren 6.urteurrena zela eta, gaztetxeko areto nagusian eginiko irratsaio ikaragarri baten ostean, berriro ere Arraio irratiko areto nagusira itzuliko gara.
Bertan, asteko laburpena egin eta gero, Gurekin Jaiko 2 kide izango ditugu eta ostera, Zarautz bidean sortu berri den lan taldeko kideak izanen dira.
Hau dena, igandean 21’tatik 23’etara 99.3 FMn
Adiorik ez, iganderarte baizik!!

Puto cabron! Y ademas te ries de nuestro hermano

Amets fabrikaren 6. urteurrena

Aupa jendia!!
Jakinaren gainian izango zareten bezala, iada Putzuzulo gaztetxearen 6. urteurrenean murgilduta aurkitzen gara.
Eta igande hontan, egun gogoangarria, Urriak 30, Lizundia oihal fabrika okupatu zela 6 urte egingo ditu.
Halere herri hontan baditugu beste adibide batzuk okupazio mugimenduan. 80. hamarkadan eta 90. hamarkada bukaeran, hain zuzen ere.
Honenbestez, igande hontan 3 hamarkadetako kideak izango ditugu Ahuntzaren gaberdiko eztulan.
Egun seinalatua izanik, Arraio irratiko gela arroxa utzi eta Gaztetxeko beheko solairuan izango gera zuzenean entzungai.
Beraz badakizue, igandean 21’tatik aurrera Gaztetxean izango gaituzue ikusgai eta noski, 99.3 FM bitartez ere.
Ondo izan!!

Programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan

Arraio Irratiko kideek, udazken eta negurako prestatu dugun programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan, Kuadrila egunean.

Nobedade askorekin dator gure programazio berria. Lehena, gure irratsaio propioen kopurua igo egin da. Ohiko saioez gain, Zirrimarra irratsaio berri bat hasi dugu asteazkenetan, Izerditan Blai saioaren ondoren.

Honez gain, gure saioen errepikapenei garrantzi handia eman nahi izan diegu eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez ere errepikapen hauek entzun ahalko dira, Info7ko albistegiaren ostean. Larunbatetan ere, gure saioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Gainontzean, beti bezala, beste irrati libreetako saioekin osatu dugu programazioa. Goizetan ohikoak diren Kale Gorrian (Info7) eta Suelta La Olla (Hala Bedi) irratsaioak entzun ahalko dira. Bertxoko, Kaleko Bentanie, Munduko Sustraiak, Hegoaldeko Ostatua Jokoa Bai eta Zarauzko erbesteratu bat parte den ADesalambrar saioak ere gurean jarraituko dute.

Nobedade bezala, Zintzilik Irratiko Matxura Buruan…, Kaleko Mobida, Zuria Beltzez (Hala Bedi), Gazte Zaparrada (Gure irratia) eta Mar de Fuegitos (Tas-Tas) ditugu.

Amaitzeko, beste Zarauztar batek Info7 irratian hilean behin egiten duten Uhaina Bikaina saioa ere gurean entzungo da.

Lerro hauen bidez, Arraio Irratia sintonizatzeko gonbita luzatzen dizuegu, bai FMko 99.3an eta baita internet bidez. Eta edonork irratsaio bat egiteko edo irratian kolaboratzeko gogoz bada, gure ateak zabalik dituela ere gehitu nahi dugu.

Iparra galdu baik, IBON ETXERA!!!

Iepala!!
Geure buruari auto omenaldi bat egingo geniola aipatu genuen azkenengo saioan, baina ez da posible izango. Zoritxarrez, zorionez, igande hontan ere gonbidatuak izango ditugu.
Alde batetik, Josu Isaias Villanueva kantautorea izango degu zuzeneko emanaldi eta guzti. Eta bestetik, Ibon Iparragirreren senitarteko batekin izango dugu hitzordua.

Ba hoixe eta beste kontu ugari Igandean 21’tatik aurrera!!

Igande hontan, Alkatea Ahuntzak gobernatu nahian

Iepala!!
Ba bai. Lehengo igandean aurreratu bezala, igande hontan Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea izango dugu Arraio Irratiko egoitza nagusian. 100 egun herri honen artzai igaro dituela aitzaki, ahuntzak gobernatu asmoz azalduko zaigu. Kostako zaio!
Argazkian duen alkate makila baino gehio beharko du ahuntzak gobernatzeko.

Beste elkarrizketa gogoangarri bat izango delakoan, badakizue, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an.
Noski, irratsaioko lehenengo zatian aste osoko laburpenari ez diogu muzin egingo, ez hoixe!!
Ale ba, adiorik ez, iganderarte baizik!!