Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Jul gogoan, adiorik ez!

Jul Bolinaga RIPeko gitarrista gogoan izango dugu gaurko saioan, atzoko albiste latzaren ondoren. Adiorik ez!1416149454970juldn

Bergarako Txapa Irratiaren 30. urteurrenaz ere arituko gara bertako kide batekin, eta Gure Esku Dago mugimenduak aurrera begira aurekeztu dituen erronkak ezagutuko ditugu Zarauzko kideen eskutik.

Malintxe ere gurekin izango dugu, bere tarte berezia eskaintzen. Hori eta askoz gehiago, 21:00etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan! Ez galdu!

Herrialde katalanera

Gaurkoan, Azaroak 9, Paisos Catalans aldera joanen gara, noski. HERRI GALDEKETA

IJauna korrespontsala bertatik zuzenean arituko zaigu eta hainbat elkarrizketa izanen ditugu bertako herritar ezberdinekin.

Bestalde, Josu Trueba ere izanen dugu tfnoaren beste aldean. Honekin, euskal iheslari politikoen inguruan eginiko lana izango dugu hizpide.

Kaxa Hutsak, hain zuzen ere.

Holaxe ba, hau dena eta gehiago, 21etatik aurrera Arraio irratian

kat

9 urte herriari bizitza ematen

Putzuzulok amets fabrikak Urriaren 30ean 9 urte bete zituen hainbat herritarrek okupatu zutenetik.

Hainbat kontu, ixtori, kontzertu parranda, hitzaldi, solasaldi, litro, negar, irrifarre, ikasketa…

Arraioko gela arroxean Putzuzuloko 2 kide izango ditugu Sozi, Zirri eta Edonatorekin batera.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera Arraio irratian

putz

Zaborra!

Igande hontan, urriak 19, zaborra izango dugu hizpide.

Urtetako bizilagun bat gela arroxean izanen da eta tfnoaren bitartez, beste bi solaskiderekin arituko gara. Gipuzkoako Foru aldundiko ingurumen zuzendaria eta Zarautz zero zabor elkarteko kide bat izango dira beste aldean.

Baina irratsaio hasieran beste gonbidatu bat ere izanen dugu. Urteetako ametsgaiztoa aste hontan amaitua, Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordeko kidea izan zen Inaki Uria etorriko zaigu gela arroxera.

Hau dena, 21’tatik aurrera Arraio Irratian

urteta

 

 

Igandean Irakeko Kurdistanera joango gara

Iepala!

Igande hontan lehenengo aldiz, ahuntzen kolaboratzaile berriarekin izango gara. Karlos Zurutuzarekin, hain zuzen ere.

Aste hauetan ipar-ekialdeko irakeko eskualde autonomoan, kurdueraz Herêmî Kurdistan, aurkitzen da.

Hango gertakizunen iznguruan solastuko gara berarekin.

Bestetik, 28 gazteetako batekin izango gara Zirriren eskutik.

Deustoko S. Pedro plazan burutuko den aske gunea ere izango dugu hizpide Irola irratiko kideen bitartez.

Eta beste hainbat kontu ere ez dira faltako. Ez hoixe.

Hau dena igandean 21’tatik aurrera Arraio irratian

kurdistan