Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Bat eginik, ez dago besterik

Igande hontan, hainbat kontu izango ditugu Ahuntzarenean.

Korrikaren bukaera Zirriren eskutik, Ostiralean hasiko den Gazte Martxa Garazi Mugertzarekin, atzoko Donostiko manifestaldian Txerra bolinagari eginiko elkarrizketa,… Eta aspaldiko partez Jonkirru Iparragirrerekin izango gara, Ibon Iparraren nondik norakoa azalduko digularik.

Gaurkoan Malintxe eta Edonatorekin. Badakizue, hau dena eta gehiago 21’etatik aurrera 99.3an.

ibon

 

Euskaraz, Gutun soziala. Eta sindikatoak?

korrika

Igande hontan, Martxoak 15, lehenengo minutuetan aurtengo “korrika”ren inguruan arituko gara antolaketan ari diren AEKko bi kideekin.

Ostera, hainbat urte ta gero, eragile sozial, politiko nahiz sindikal ezberdinen artean adosturiko EHko gutun sozialaren inguruan jardungo gara

Eta honekin batera, LAB sindikatuko kide batekin ere izanen gara gaur egungo sindikalismoa eta langile       mugimendua hizpide izango ditugularik.

Ezin galdu irratsaio interesgarri hau,    Aspaldiko partez, telefonoa ere libre izango dugu zuzenean elkarrizketatuei edozein galdera edota norberaren iritzia bota ahal izateko.  Badakizue ba, igandean 21’etatik aurrera 99.3FMan.  Up Sozi!

sozi

 

 

 

Martxoaren 8a, Kurdistandik

Kaixo ahuntzak!

kurdistan_emakumeen_mundu_martxa_5

Igande honetan ere saio bikaina izango dugu. Martxoaren 8a Kurdistanera begira igaroko dugu. Emakume kurduak ematen ari diren pausoak erreferente bihurtzen ari diren honetan, Samara Velte kazetariak emango digu  egiten ari diren aldaketen berri. Bertatik bertara ezagutu du borroka hori, eta berriki Euskal Herrira etorri diren emakume kurduekin egoteko aukera ere izan du.

Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu da aurten, eta aukera izango dugu hango berri jasotzeko ere.

Beti bezala, igandean 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! Ez galdu!

 

 

Entzun ahaztu gabe

Igande hontan, beste behin ere, entzuteko irratsaio interesgarri bat.

Osoigo, interneteko webgune baten inguruan arituko gara, bertako arduradunetako batekin, hain zuzen ere.

21’45 inguruan Gasteizera joango Andoni Txasko elkarrizketatzeko. “Martxoak 3” plataformako bozeramailea.

Asteartean 39 urte beteko dira Espainiako poliziak bost langile hil zituela Gasteizen. Urtemugarekin batera, Martxoak 3 elkarteak Europako Parlamentuan agertzeko eskaria erregistratuko du. “Espainiako estatuak Europako Giza Eskubideen araudiak hausten duela salatzeko”. Hortaz arituko gara.

Eta bukatzeko, atzo burutu zen internazionalismo jardunaldiaren inguruan arituko gara antolatzailetako lagun batekin.

m3Hau dena eta gehiago 21’etatik aurrera Arraio irratian