Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2015

Errugby eta eskubaloi taldeen igoera faseak mintzagai biharko saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu lehengo zatian. Hemen bertan errugbykoen eta eskubaloikoen igoera faseak aipatuko ditugu. Lehendabizikoek Alcobendas eta CAU Valentziaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak joan etorriko ligaxka batean. Bigarrenek Zarautzen bertan jokatuko dute apirilaren 10etik 12ra Oviedo, Tejina eta UCAMBalonmanoren aurka.

Honez gain, txirrindularitzari ere helduko diogu. Euskal Herriko Itzuliak Aiara egingo duen bixita aitzakia hartuta lasterketa honetan gehiago sakonduko dugu.

sen-neskak-zillarresko-liga

CRATD

Bat eginik, ez dago besterik

Igande hontan, hainbat kontu izango ditugu Ahuntzarenean.

Korrikaren bukaera Zirriren eskutik, Ostiralean hasiko den Gazte Martxa Garazi Mugertzarekin, atzoko Donostiko manifestaldian Txerra bolinagari eginiko elkarrizketa,… Eta aspaldiko partez Jonkirru Iparragirrerekin izango gara, Ibon Iparraren nondik norakoa azalduko digularik.

Gaurkoan Malintxe eta Edonatorekin. Badakizue, hau dena eta gehiago 21’etatik aurrera 99.3an.

ibon

 

Addams-tarren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok, gaurko saioan The Addams Party-ko lagunak izango ditugu gela arroxean. Bergarako gazte hauek, aspalditik ibili dira musika elektronikoaren inguruan entzule nahiz Dj bezala. 2013an ordea, beren barrenak gehiago beteko zituen zerbait antolatu asmoz, elektronika festa propioa eraikitzea erabaki zuten, Bergaran bertan, eta inguruko Djak eramanez. Lehen bi festak Bergarako Gatzetxean antolatu zituzten, eta gaur egun Tartufo aretora lekualdatu dira. Gaurko saioan Mengu, Ioritz eta Josu izango dira gurekin, eta festa aurketeaz gai, sesio eder bat ere eskeiniko digute!!! Debekatua galtzea lagunok, beti bezela, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!

11036346_858993550823490_3585765778177624575_n