Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Jardun koordinadora eta martxoaren 8ko herriko ekitaldiak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 8, irratsaioaren lehen zatian Jardun koordinadorako Julen etorri da gure gela arroxera. Berarekin antolakundearen inguruan aritu gara solasean, zer den Jardun, nola antolatzen diren, zein den euren herri langilearen alternatiba…

Ondoren, gaur herrian izan diren bi ekitadi emititu ditugu esklusiban. Alde batetik Urola-Kostako Itaiak buruturiko elkarretaratzearen ondoren izanikoa eta bestetik Zarauzko Mugimendu Feministak antolaturiko manifaren ostekoa.

Entzun ezazue!

NATOren aurkako manifa erreferendumaren 40. urtemugan

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 1ean, NATOri buruzko saioa egin dugu. Hasteko, datorren martxoaren 14ean Iruñean izango den manifestazioa abiapuntutzat hartuz, Donostiako Askapenako kidearekin aritu gara NATOri buruz hitzegiten. Ondoren, duela 3 urte Iñaki Gil de San Vicenterekin gai berdinari buruz izan genuen solasaldia berremititu dugu.

Entzun ezazue!