Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

dEZkontrolatu jardunaldietako irratsaioak egunero

Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren dEZkontrolatu jardunaldien barruan, irratsaioak izango dira egunero Arraio irratian. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik aurrera irratsaio bereziak egongo dira, jardunaldien errepasoa egiten eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidatzen. Gaurko irratsaioan, herrialde maputxera joango gara eta bertako “peñi” batekin izango dugu elkarrizketa. Bertako preso politikoen egoera, lurren berreskuratzea, komunitate ezberdinen borrokak… izango ditugu hizpide. Eta bestetik, kazetari eta Askapenako kide den Martxelo Diazekin izango gara ere. Berarekin Gazan (Palestina) egiten ari diren sarraskiaren inguruan jardungo gara.

Honez gain, gaur astelehena eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Nekane Juradoren kontrol ekonomikoaren inguruko hitzaldia entzun ahalko duzue zuzenean Arraio irratiko uhinetan.

“Comunidades sin estado en la montaña vasca” liburuaren aurkezpena entzungai duzue

Pasa den urriaren 13an, Garoa liburudendan, Itziar Madina Elgezabalek eta Sales Santos Verak idatzi berri duten “Comunidades sin estado en la montaña vasca” liburua aurkeztu zuten. Arraio Irratia bertan izan zenez, aurkezpena beheko estekan klikatuaz entzun dezakezue.

Hitzaldia gazteleraz izan zen, baina liburuaren nondik norakoak euskaraz aditu nahi badituzue, hurrengo egunean Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioan Itziar Madinari egin zioten elkarrizketa ere entzun dezakezue.

Kiwzibidaia bidaia entzungai

Mugikortasun jasangarriaren astearen barruan, Kiwzibidaia hitzaldia eduki dugu Putzuzulo Gaztetxean, Zarauzko Udalak eta Xakela Gaztetxe asanbladak antolatuta.

Rosa Lizaso, Mikel Bringas eta beraien seme-alabak diren Eki eta Lur, 5 y 2 urtekoak hurrenez hurren, antipodetaraino joan ziren Zelanda Berrian barrena bizikletaz ibiltzeko. Ikus-entzunezko baten bidez, bidaiaren kontakizun patxadatsua eskaini digute. Kiwi familia batzuekiko harremana, ikaragarrizko paisaia, animaliekin izandako topaketak, bertako flora ugaria eta bidaia luzatu zen hiru hilabeteetako familiaren bizipenak ezagutu ditugu.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, Podcastean duzue.

Fracking Ez Arabako kidearen hitzaldia entzungai duzue

Aurreko ostegunean Fracking-aren inguruko hitzaldia izan genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Fracking Ez Arabako kide bat izan genuen Zer eredu energetiko ari gara sustatzen EH-n lelopean antolaturiko hitzaldian, Fracking hitzaren atzean zer dagoen esplikatuz eta Araban egin nahi dutenaz informatuz. Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue.