Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

Askapenak antolaturiko hitzaldia Arraioren 15. urteurrenaren baitan

Astearte honetan, maiatzak 25, gure 15. urteurren ekitaldien barruan hitzaldi bat antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean: “Internazionalistak garelako lehen urratsa Euskal Herria” izenburupean, Askapenako kideak etorriko dira gurera. Ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin antolatu dituzten jardunaldi internazionalistak aurkeztuko dituzte, bertan izango den egitarau, parte hartzaile, jorratuko diren gaiak eta abar.

Gogoratu, astearte honetan, maiatzak 25, arratsaldeko 18:00etan Putzuzulo Gaztetxean!

Dut taldeari buruzko liburuaren aurkezpena Putzuzulon

Urtarrilaren 21ean, 18:30etatik aurrera, DUT talde mitikoari buruz kaleratu duten liburuaren aurkezpena izango da Putzuzulon.

Pablo Salgado Méndez da liburuaren egilea eta Banizu Nizuke argitaletxeak publikatu du.

Pablo bera edukiko dugu 1990eko hamarkadan Hondarribitik Euskal Herri osora post-hardcore doinu zaratatsuak zabaltzen lagundu zuen kultuzko taldeari buruzko liburuaz hizketan.

Segurtasun neurriak bermatze aldera, edukiera mugatua edukiko dugu Putzuzulon, eta ateak 18:00etan zabalduko dira, aforoa bete arte.