Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Zaratazarautzen irratsaioak entzungai

Aupa:

Zaratazarautzen irratsaioak entzuteko aukera izango duzue hemendi aurrera. Hasteko, abuztuaren 28an egin genuen taldeen bertsioen irratsaio berezia igo dugu zuen gozamenerako. Baita bertan jarritako abestien zerrenda ere:

Abuztuaren 28a

Abuztuaren 28ko Playlista

Irailaren 4an ere, DJ Jonpi jauna eduki genuen musika ipintzen:

Irailaren 4a, DJ Jonpirekin

Irailaren 4ko Playlista

Amaitzeko, Euskal Jaien ondoren eginiko irratsaioa ere igoa dugu zuen gozamenerako:

Irailaren 11a

Irailaren 11eko Playlista

Amaitu dira oporrak!!

Azalako morenoa kendu gabe, edo kolorerik hartu gabe, hementxe gatoz ikasturte berriari aurre egiteko prest. Udaran irratsaio asko oporretan ibili dira, naiz eta programa izarrak bero eta sargoriari aurre eginaz fin mantendu diren uztail eta abuztuan zehar.

Baina egutegiak aurrera egiten du eta Euskal Jaiak igarotzearekin batera denok nahi ez genuena iritsi da: oporren amaiera… Lasai ordea! Zuen lanera edo eskolarako buelta pixkabat goxatzeko antidotorik onena daukagu: Arraio Irratia!!

Ideia berriekin, programazioan aldaketekin eta sorpresa bat baino gehiagorekin gatoz udazkenari begira. Hau dena antolatzeko datorren igandean, hilak 16, arratsaldeko 18:00tan asanblada irekia egingo dugu Gaztetxeko lehen solairuan.

Irratsaio bat egiteko asmoa baduzu, beste edozertan interesatua bazaude, parte hartu nahi izan ezkero edo iradokizunen bat helarazi nahi baduzu ez eduki zalantzarik, azaldu!

Amaitu da uda!!

Jarraitu Tourra gurekin

ADI!!! Igandean eta asteazkenean Arraio irratian Tourraren jarraipen berezia egingo dugu Izerditan Blai! irratsaioaren eskutik. Pirineotako etapa erabakior bezain zirraragarriak zuzen zuzenean jarraitzeko aukera paregabea izango duzute. Igandean 15.00tan hasiko gara irratsaio bereziarekin eta asteazkenean berriz 14.30tan. Beraz ez galdu irratsaiorik!!

URTEBETE UHINETAN!!

2006ko maiatzaren 20a izan zen. 20 urteren ondoren, Arraio Irratiak, berriz ere, uhinetara jauzi egin eta FMko 99.3az jabetu ginen. Ordutik haize gogorrak jasan ditu gure antenak baina erauntsi guztien gainetik zutik dirau eta inoiz baino potentzi gehiagorekin gainera!

Pantailen inkomunikazio garaian bizi garen honetan, egoera guzti hau iraultzera gatoz. Gure ahotsak horma guztiak suntsituko dituzten misilak dira, zuen belarrizuloeetatik sartuz garunak astindu, kontzientzian eragin eta parean jarritakoa kritikatuz. Baina ez gara hor geratzen.
Irrati librea garenez, badugu apostu garrantzitsuago bat: zuen ahotsa izatea.
Desinformazioari aurre egiteko, inguruko zein urruneko albisteen ikuspuntua, hedabide ofizialek ixilarazten duten horixe bera da interesatzen zaiguna, beti ere, komunikabide partehartzaile eta ireki bat osatuz.


urtebete

Maiatzaren 26an erreflexionatzeak ez du ezertarako balio, beraz hemen Arraio Irratiaren urteurrena ospatzeko egitaraua!!

·Goizeko 10:00ak aldera: herrian zehar diana Alprojako mimoen eskutik

·Eguerdiko 12:00tan Gaztetxean: Arraio Bolen bila!! Ume eta helduentzako joku aparta!

·Atsaldeko 14:00ak inguru bazkaria Gaztetxean!! Sarrerak Arrano, Eguzki eta Gaztetxean
·Bazkalostean lehiaketa bereziak eta sorpresa ugari! Alorito!!

·Ondoren patxaranga-triki-poteoa herrian zehar.

·23:00etan Kontzertu mundiala Gaztetxean, Asturiaseko rokanrola Few Ligths taldearen eskutik!!

·Ondoren, eguneko onena, Air Gitar lehiaketa!! Munduko izar ezerdinen ikuskizuna.

Gogoratu, jokuetan, bazkarian eta AriGitarren parte hartzeko komeni dela aurretik izena ematea. Hortarako Arrano, Eguzki eta Gaztetxean zerrenda ezberdinak daude. Bazkarirako txartelak ostiralarte egongo dira salgai 5 eeuurotan. Honetaz gain, urteurrena ospatzeko KD bat kaleratuko dugu irratsaio guztiekin eta baita grabazio berezi batzuekin ere. Egunean zehar salgai izango da Gaztetxean.

Beraz, badakizue, hasi hautsa kentzen sukalde, gela, lantoki edo kotxeko irratiari eta sintoniza ezazu 99.3an, ez baitzarete damutuko!

Gora Arraio, redio!!