Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gaur gure txanda da

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango. B jauna, Krixpin eta Lagun Izoztua egongo gara aspaldiko partez gure gustuko musika jartzen.

Honez gain, Erantzun, Humilitate eta Diskoiraa taldeek egin behar dituzten bi Espainiar birak komentatuko ditugu. Eta ahaztu gabe, Putzuzulon antolatuak ditugun ekitaldi batzuk ere haipatuko ditugu.

Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, CNT sindikatuak antolaturiko hitzaldiaren ostean.

“Pantha du prince” gaurko protagonista nagusia

Ba bai lagunok, zoratuta nabil musikari Alemaniar honekin. Haurten kaleratu duen BLACK NOISE diska, urte honetako sorpresarik honenetakoa izan da niretzat. Minimal fin eta melodikoa, kristal hotsak, ambient ikuttuak… Zoragarria Hendrik Weber-ek egiten duena. Honetaz gain aste honetako hainbat nobedade era izango ditugu entzungai: Booka shade, Super flu… Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia!!! UP THE KAIOLS!!!

du prine diska

Gonbidatu berezi bat edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Tarin tabernako langilea den Ritxar edukiko dugu gurean gustoko duen musika jartzen.

ritxi.jpg

Denbora luzez zain egon gara Ritxar gurean edukitzeko eta orain oporretan dagoela aprobetxatuz, ordu eta erdiz bahituko dugu gustoko duen musikaz jarduteko eta kontu gehiagotaz hitzegiteko.

Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela Arraio Irratiko uhinetan, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

Programazioak etenaldi txiki bat izango du bihar

Arraio Irratiaren programazioak etenaldi txiki bat edukiko du bihar, Azaroaren 16an, asteartean. Iberdrolako langileek argia kenduko dute Irratia dagoen auzoan eta eguerdiko 13:00etatik 14:30etara ezi izango da irratia entzun. Arratsaldetik ordea, programazioak betiko moduan jarraituko du.