Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Hitzaldia eta Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean

ZarataZarautz irratsaioaren eta Zarauzko Gazte Asanbladaren eskutik, Maiatzaren 16an, Ostiral interesgarria antolatu da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Hasteko, arratsaldeko 20:00etan, hitzaldia izango dugu “Espekulazio basatia Valentziako El Cabanyal auzoan” izenpean.

Honen Ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera, Punk Rock gaua izango dugu bi talderen eskutik. Lehenak, Beasaingo Dune Buggy izango dira eta gauari amaiera emateko, Valentziako DSM-5 taldea egongo da emakume ahotsez lagunduriko bere punk rock zakarra astintzen.

dune_copia1.jpg

Honez gain, aipatu berriz ere gaur, gaueko 21:30etatik aurrera zuen belarriak zulatzeko prest egongo garela.

orkolaga asnoitesen

maiatzaren 12ko saioan juan migel orkolagaren bizitzaren inguruan jardungo dugu

zarautzen bikario egona, bere eguraldi gizon arloaz jardungo dugu nagusiki, XX. mendearen hasieran hainbat arrantzaleren bizitza salbatu baitzuen enbata gaiztoak iragarriz

astelehenetan 9tatik 10etara: as noites da radio lisboa 

aaaaa, ta betiko moduan beste hainbat gauza ere bai!!!