Ia hilabete pasa da Tximas eta Itxaso atxilotuak izan zirenetik. Itxaso, guardia zibilaren esku 4 egun ahaztezin igaro ostean “aske†geratu zen eta Tximas, gaur egun oraindik ere Toulusen jarraitzen du atxilo.
Aste hontan Pauko epaitegiak Tximas eta Aiala Zaldibarri (orain astebeteko sarekadan atxilotutako euskal herritarra) euroagindua aplikatu diezaieten onartu du. Euroagindua, estradizioa ez bezala, prozedura administratiboa da, auziko txostenen mamia taxuz ikertu behar ez duena eta, ondorioz, akusatuen berme juridikorik eza dakarrena. Eta noski, zoritxarrez adibideak ditugunez, euroaginduak dakarrena; alegia, espainiar estatuak duen zilegitasuna torturatzeko.
Orain, Frantziar estatuko auzitegi gorenaren ebazpenaren zain aurkitzen dira, abokatuak helegitea sartu ostean.
Tximas Arraio irratiko kidea degu eta urte guzti hauetan buru belarri izan degu Arraio irrati librea degun komunikabide tresna hau aurrera eraman nahian. Ahotsa ukatzen dietenei ahotsa ematen, herriko hainbat eragile zein norbanakoei gure mikroen bitartez aukera guztiak ematen, estatu nahiz gobernuen errepresioa pairatu dutenei elkartasuna adierazten…
Eta horrela jarraituko dugu berak egingo lukeen bezala.
Bestalde, itxarote momentu zail hauetan elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu bai Tximasen eta bai Aialaren senitarte guztiei.
Bukatzeko esan, aurten 5 urte beteko ditugula FM-tik emititzen hasi ginela eta jakin zinez ospatuko dugula Maiatzaren 20an Tximasekin batera, bai hoixe!
Ez dugulako inongo espetxeetan erreportaririk behar, Euroagindurik ez!! Ijauna irratira!!!
Be First to Comment