Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Arraio Irratia oporretara doa

Uda heldu da eta Arraio Irratiko lagunak oporretara goaz. Aurreko udan bezala programazio guztia aldatu dugu eta iada prest dugu Udako programazioa.

1278058478505_f.jpg

Gure irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz eta Kaiolatik irratsaioak soilik jarraituko dute saioak egiten. ZarataZarautzek, aste pare bateko oporrak hartuko ditu Abuztuan seguruenik, baina bestela uda guztian zehar belarriak zulatzen ibiliko dira. Gainontzeko saio guztiak oporretara joango dira eta Irailean itzuliko dira. Hala ere, Izerditan Blaieko lagunek irratsaio bereziren bat egiteko intentzioa dute.

Gainontzeko irratsaioak ere ez dira entzungo, hauek ere oporretan daude eta. Goizetako Kale Gorrian eta Info 7ko informatiboak soilik entzungo dira. Hala ere Kale Gorrian saioak ordutegi aldaketa edukiko du Abuztuan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Eta Uztailaren 6an, irratsaio berezi bat egingo dute ordu berean.

Beste behin ere, udako hilabete hauek irratian erreformak egiteko erabiliko ditugu, Irailerako irrati berri bat edukitzeko intentzioarekin.

Pasa den Udan haipatu genuen bezala, Irailetik aurrera irratsaio bat egiteko gogoa duen norbait balego, zaratazarautz@arraio.net edo arraio@arraio.net helbidera idatz dezake, edo Putzuzulo Gaztetxeko bigarren solairura igo besterik ez du. Eta ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!!

Ondo izan eta muxuak

Ikastaroko azken Izerdia

Iepa kaxo!

Eguraldi onarekin batera iritsi da ikas urtearen amaiera, honekin guk ere oporraldi bat hartuko dugula jakiñarazi nahi dizuegu. Honen aurretik gaurkoan egingo dugu kurtsoko azken saioa. Udan zehar ez da asteazkeneko Izerditan Blai saiorik izango, agian saio bereziak egingo ditugu, kirol ekitaldi puntualak zuzenean jarraituz.

Agurtu aurretik gaurkoan zer izango dugun izketagi jakiñarazi nahi dugu. Gaurkoan Emayonk Lori I. esku pelota txapelketaren amaiera nolakoa izan den aipatuko dugu. Ostiralena jokatu zen finalera jende ugari bildu zen partida borrokatu hori ikustera. Bestetik surfeko albisteak izango ditugu, Zarautzen jokatu berri den herri mailako txapelketa eta Sri Lankan WQSko 6 izarretakoa.

Azkenik historiko batzuk aipatuko ditugu azken aldian albiste izan direlako futbolari, txirrindulari eta saskibaloi jolaria. Bukatu aurretik gogoratu larunbat arratsaldez baltsa karrera dagoela, hemendik itsasoa, hondartza eta abordajeak gustuko badituze bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

balsa karrera