Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Arraio TV

Herriko taldeen emaitzak eta playeruak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. 2020. urtea nola hasi duten aztertuko dugu denboraldiaren erdia igaro zaigun honetan. Emaitzarik aipagarriena eskubaloiko gizonezkoek Bartzelonan lorturikoa izan da, garaipen garrantzitsua benetan mailari eusteko borrokan.

Bestalde, playeroen jardunaldi berri bat izango dugunez kiniela egitea tokatuko zaigu, baita azken jardunaldiko emaitzak errepasatzea ere. Beraz, badakizue, hutsik ez egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Arrotzak taldea zuzenean Putzuzulo Gaztetxean

Arraio Irratiak 13 urte betetzen dituen honetan hainbat ekintza burutzen gabiltza herrian. Tartean, ikusgai duzuen bideo hau, Arrotzak taldeak Putzuzulo Gaztetxean eman zuen kontzertuko irudi batzuk dira, ZarataZarautz irratsaioak antolatu zuen gau bikain batekoak. Gozatu!!!

Herriko taldeen errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetako saioan ez dugu elkarrizketaturik izango. Oraingoan, hilean behin egiten dugun bezala, herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Honela, urte berri nola hasi duten aztertuko dugu eta beraien helburuen bidean aurrera pausurik egin duten edo ez zuenganatuko dizuegu.

Honetaz gain playeroen azken jardunaldia ere errepasatuko dugu. Negu gorriko eguraldiarekin aritu zien igande goizez Zarauzko hondartzen eta bertako partiden berri emango dizuegu. Hau dena, beti bezala Arraio Irratian izango duzu entzungai, bihar 20.00tatik aurrera, FMko 99.3an!!

1999ko Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako irudiak ikusgai

Arraio Irratiko hemerotekari hauts apur bat atera diogu eta bideo berri batekin gatoz oraingoan, 1999ko Azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan burutu zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako finalaurrekoarekin alegia.

Zarauzko Jai-Txiki taldearen aldetik, Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor “Mantxi” izan genituen. Azpeiti-Landeta taldetik berriz, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga eduki genituen. Zarauztarrek 33 puntutako aldearekin garaitu ziren.

Garaiko VHSa nahiko ondatua zegoen eta irudi eta bertso batzuk bakarrik ahal izan ditugu berreskuratu. Goza ezazue!!