Martxoaren 8a emakumeen eguna izaki, saio berezia prestatu dugu Highway 9 irratsaioan. 19:00etatik aurrera, Arraio Irratian, rock, blues eta jazz historiaren emakumezko ahotsik handienak entzungo ditugu, tartean Nina Simone, Patti Smith edo Amy Winehouse. Piztu irratia! Hau Highway 9 da, rockaren autopista 99.3an!

http://www.youtube.com/watch?v=os70A7Vbh6U

« »