Press "Enter" to skip to content

Egilea: Isuo

Punkaren altxor ezkutuak Krixpinekin Salda Badagon

Gaurkoan Zaratazarautz irratsaioko Krixpin izan dugu gonbidatu gisa, eta Punkaren eta musika zaratatsuaren altxor ezkutuak ekarri dizkigu.

Irratsaio interesgarria benetan, talde bereziak deskubritzeko aukera ekarri digu Krixpinek. Mendekua ere hartu du bere irratsaioan Akauzazte pintxatu genuelako.

Hemen play-lista. Gozatu!!!

Esperit!, Ara Malikian, Jupiter Jon, eta abarrekin Salda

Iepa-kaixo!

Aste oparoa izan genuen aurrekoa, eta kontzertu ikaragarriak ikusteko aukera izan genuen. Horien kronikak izan dira irratsaio honen funtsa.

Esperit! Urretxu Zumarragako gazteleKUn, Ara Malikian eta Fernando Egozcue Zarauzko Modelo aretoan, eta Jupiter Jon, Eten eta Borrokan Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. A ze pagotxa!!

Gozatu, lagun. Hemen abesti-zerrenda bikaina.

Amodiozko kantuekin Salda

Aupa entzule!

Gaurko gure Salda Badago irratsaioan amodiozko kantuak izan ditugu entzungai eta mintzagai. Artista ezberdinen amodioari buruzko ikuspegia eta abestietan trasmititzeko modua ikusi dugu. Tartean Anari, Saioa, Ruper Ordorika, Itoiz edota Johann Sebastian Bach.

Hementxe duzue abesti-zerrenda.

Gozatu!!!

Kazuki Tomokawa eta Buffalo Salda Badagon

Bakarlari japoniarra eta talde zarauztarra entzuteko parada izan dugu, eta ondoren “Biodiskografiak” liburua eta REM eta The Smiths taldeak ere izan ditugu mintzagai.

Hemen duzue abesti-zerrenda. Gozatu!!