Press "Enter" to skip to content

Egilea: Isuo

Eskuz Binakako Final Handiaren Kontaketa

Aupa entzule!

Gaurkoan Eskuz Binakako Final Handiaren kontaketa egin dugu Arraio Irratian zuzen-zuzenean.

Ez dizuegu aurreratu lehen aldia zelako eta ez ginelako gure satelitearen seinaleaz fio, baina primeran heldu zaigu eta kontaketa ona egin dugu. Beraz, hurrengo finaletan ere ohitura honi eutsiko diogu eta aurreratuko dizkizuegu gure asmoak.

Ondo izan, pilotazaleok!!

Morphine taldearekin Salda berezia

Gurkoan Morphine taldea ezagutzeko parada izan dugu, beraien Cure for Pain diskaren eskutik. Bateria, Baxua eta Saxoa soinu berezi eta bakarra osatuz.

Killerkume eta Pariak Bai taldeen abesti bana ere entzun dugu, aste hontan emango dituzten kontzertuen berri emanaz, eta baita Miles Davisen abesti bat ere bukaeran. Fin!

Gozatu, adiskide. To! abesti-zerrenda.

Kaskezur, MKT, Siesta eta abarrekin Salda

Iep!!

Apirilaren 12an kontzertu itzela izango da Putzuzulon eta bertan joko duten taldeak ezagutzeari eskeini diogu gaurko irratsaioaren zati handi bat: Kaskezur, MKT, Herena eta Siesta!

Ondoren Anariren abesti bat ezagutu dugu, “Iparraldeko neska”, Bob Dylan-en abesti batetik sortua.

Hemen abesti-zerrenda. Gozatu, lagun!!