Press "Enter" to skip to content

Egilea: Isuo

Salda Badago: Gertuko hainbat altxor

Aupa adiskideok!!

Aste hontako Salda Badago gertuko hainbat altxorrekin osatu dugu, Madeleine, R, Yaw, Izaki Gardenak, Emak Bakia Baita pelikula, Itoiz… azkenik, Sigur Ros taldea ekarri dugu zuen belarietara, noizbait ordubeteko saioa eskeiniko diegun aitzakian.

Goza ezazue lagunok!!!

Entzun hemen saio mardul hau

Smashing Pumpkins taldeari eskeiniriko Salda

Aupa entzule!!

Smashing Pumpkins taldeari buruzko Salda Badago berezia burutu dugu gaurkoan. Talde kuttuna dugu eta bere lehen hiru diska ederretako kanta ahaztezinak entzun ditugu, garai haiei gorazarre eginez. Dena ez da ederra ordea, Smashing Pumpkins hauengan, izan ere abeslariaren tiranokeria zantzuak zein beste zenbait anekdota zakar ere aipatu ditugu. Horrez gain, hiru diska haundi horien ondoren taldeak hartu zuen norabideak ere ez digu grazia handiegirik egiten eta ez diogu, ez, kasu handirik egin. Gaur egun ere taldea “aktibo” omen dago, baina halamoduz.

Irratsaio hau hemen entzun dezakezu

Salda Badago: Post-rockari buruzko bigarrena eta azkena

Aupa Arraiozaleok!!

Urteari hasiera bikaina eman diogu Salda finarekin. Post-rockari bigarren eta azken gorazarrea egin diogu mundu mailako talde ezagunak (Mogwai, Mono eta This Will Destroy You) zein euskal eszenako talde bikainak (Miztura, Giranice eta Madeleine) entzunaz. Azken hauek gure programan izango ditugu laster, aski laster!!

Programa bortitz hau hemen entzun dezakezu

Arraiozale, gozatu!!!