Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

Ze ordutan da 9tako meza?

Kontuz asteazken honetan. 9etan irratia pizten baduzu ezin izango duzu itzali, eroei besoak ez mugitzeko jartzen zaien alkandora horietako bat jarriko dizugu eta ez zara askatuko 10ak artean. Probatu nahi? Ederki damutuko zara!

Arraioenea estrenatu genuenekoa

Aurreko asteazkenean hasi genuen ikasturtea, lantokiz dekoratuta. Grabatu osorik grabatu genuen baina zati bat baino ez zaigu iritsi guri. 55 minututatik 25 baino ez. Aski izango ahal dira minutu horiek aurtengo martxaren nondik norakoa zein izango den jakiteko.

ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN!!!!

Jakin, bihar ere 99.3an izango garela eta hemendik aurrera grabazioak asteazkenean bertan jartzen saiatuko garela. Zertan dekoratuko dugun bihar Arraioenea? Horretarako irratia piztu beharko duzu…

Badakizu 9etatik 10etara…

asteazkenero dekoratuz aldatzen duen irratsaioa!

Egurra, egurra eta egurra

Aho bizarrik gabe arituko gara ostegun honetan Arraioenean, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri Dj doktorearen eskutik eta 27zapataren ahotik. Egurrez dekoratuko dugu Arraioenea, geure burutik hasita inguruko guztiak egurtzeko asmoa baitugu. Udako etenaldiaren aurretik bi irratsaio geratzen zaizkigu. Aste honetakoa eta hurrengo astekoa. Eta ez dugu gelditzen zaizkigun bi irratsaioetan inor indiferente gelditzerik nahi. Gusto baduzue gonbidatuta zaudete inguruko azenario eta erremolatxa guztiak Arraio Irratia entzutera. Guk ere maite zaituztegu!

Tetra brikez dekoratutako Arraio Enea

Umeek eta mozkorrek esaten omen dituzte egi handiyenak. Eta guk egiyak argi ta garbi esan nahi ditugunez gaur, tetra brikez dekoratuko dugu Arraio Enea eta mozkortu egingo gea. Ya hasi gea prepaatzen…

Gaur egiya lastorik gabe entzun nahi dunak piztu dezala irratiya! Ya! 9tatik 10eta.