Aho bizarrik gabe arituko gara ostegun honetan Arraioenean, iluntzeko 9etatik 10etara, Lizarriturri Dj doktorearen eskutik eta 27zapataren ahotik. Egurrez dekoratuko dugu Arraioenea, geure burutik hasita inguruko guztiak egurtzeko asmoa baitugu. Udako etenaldiaren aurretik bi irratsaio geratzen zaizkigu. Aste honetakoa eta hurrengo astekoa. Eta ez dugu gelditzen zaizkigun bi irratsaioetan inor indiferente gelditzerik nahi. Gusto baduzue gonbidatuta zaudete inguruko azenario eta erremolatxa guztiak Arraio Irratia entzutera. Guk ere maite zaituztegu!

« »