Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Hots bat jaialdi antiespezistaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan jaialdi bat izango dugu hizpide, Donostian ospatuko den Hots Bat jaialdia. Horretarako Duo etorriko zaigu irratira, jaialdiaren antolatzaileetako bat. Guzti hau, beti bezala asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

hots bat (2)

Atzo Duorekin egin genuen saioa Podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Juanma aspaldiko partez ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu aspaldiko partez. Irratsaio hau gainera, bi lagunei omenaldi txiki bat egiteko erabiliko dugu, Txakoly Conflict taldeko Gorka eta Javi MHRC. Guzti hau, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Zarauzko Arraio Irrati librean.

juanma_azaroak_29

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kutxabank, El saqueo de Euskal Herria liburu aurkezpena Presio Heltzea irratsaioan

Irratsaio berri batekin gator Arraio Irratian. Presio Heltzea izena jarri diogun saioarekin. Bertan, Arraio Irratiak grabatzen dituen hitzaldiak errepasatuko ditugu, ahal badugu hilean behin.

Eta lehen saiorako, Azaroaren 10ean, Ahoztar Zelaieta kazetariak Putzuzulo Gaztetxean egin zuen liburu aurkezpena aukeratu dugu. Bertan, “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztu zuen eta berau grabatzeko aukera izan genuen.

20161110_201009

Gure lehen irratsaio hau, astelehenean, 20-00etatik 21:00etara entzuteko aukera izango duzue FMko 99.3an.

IRRATIAK IRRATIA: Arraiokoen telefono txantxa Atariako Iñigo Terradillosi

Azaroak 25. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Zarauzko Arraio irrati libreko Marlen harrapatu zuen telefonoz eta irrati barneko zenbait txutxu-mutxu atera zizkion.

Cm1IaJyXEAAoOle

Urrian huts egin genuen, baina iraileko elkarrizketatuei azaroko elkarrizketatzaile izatea egokitu zaie azaroan, eta entzun Arraio irratiko Uxoak zer galdetu dion Arraio irratiko Iñigo Terradillosi.