Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2016

Vietcong 68ko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Vietcong 68-ko kideak edukiko ditugu. Berriki sortutako taldea da Vietcong 68 eta beraien lehen lana aurkeztera etorriko zaizkigu bertako zenbait kide. Guzti hau, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an.

abenduak_27_vietcong68

Atzo Vietcong 68 taldearekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Izerditan blai saiorik ez da izango datorren urterarte

Kaixe entzule maite!

Aurreko saioan esan genuen bezala datorren urterarte oporrak hartuko ditugu. Beraz urtarrilaren 13an itzuliko gara saio berri batetik. Bitartean 20016ean egindako elkarrizketa ezberdinak entzuteko aukera izango duzue larunbatean goizean eta asteartean 14.00tako errepikapenetan. Ondo izan!!

Gaurko Bolloenean migrazioaz hitz egingo dugu

Gaurko Bolloenean, migrazioaz hitz egingo dugu. Horretarako, Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkarteko kide den Soraya Ronquillorekin jarriko gara harremanetan eta emakumeon zein dekolonizazioaren ikuspegia ezagutuko ditugu.

cropped-pixiz-27-09-2016-12-47-31

Ohi bezala, efemeride batzuei ere tartea egingo diegu.

Horrelaxe esango diogu agur 2016ari. Ez galdu, beraz, gaurko saioa, 21:00etatik 22:00etara 99.3 FMn.