Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2016

Juanma aspaldiko partez ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu aspaldiko partez. Irratsaio hau gainera, bi lagunei omenaldi txiki bat egiteko erabiliko dugu, Txakoly Conflict taldeko Gorka eta Javi MHRC. Guzti hau, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Zarauzko Arraio Irrati librean.

juanma_azaroak_29

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kutxabank, El saqueo de Euskal Herria liburu aurkezpena Presio Heltzea irratsaioan

Irratsaio berri batekin gator Arraio Irratian. Presio Heltzea izena jarri diogun saioarekin. Bertan, Arraio Irratiak grabatzen dituen hitzaldiak errepasatuko ditugu, ahal badugu hilean behin.

Eta lehen saiorako, Azaroaren 10ean, Ahoztar Zelaieta kazetariak Putzuzulo Gaztetxean egin zuen liburu aurkezpena aukeratu dugu. Bertan, “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztu zuen eta berau grabatzeko aukera izan genuen.

20161110_201009

Gure lehen irratsaio hau, astelehenean, 20-00etatik 21:00etara entzuteko aukera izango duzue FMko 99.3an.

Asier Blas soziologo politologoarekin

Gaurkoan, Azarok 27, todologiataz arituko gara. Nahiz eta gu nahikoak izan, laguntzaile bat izango dugu gurekin batera.

Asier Blas politologoa izango dugu tfnoaren beste aldean eta Estatu Batutako azken hauteskundeak utzi digun panorama politikoaren inguruan mintzatuko gara.

Halere, lehenengo orduerdian asteak eman digunataz jardun eta Fideli ere tartetxo bat eginen diogu…

asi blas

 

IRRATIAK IRRATIA: Arraiokoen telefono txantxa Atariako Iñigo Terradillosi

Azaroak 25. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Zarauzko Arraio irrati libreko Marlen harrapatu zuen telefonoz eta irrati barneko zenbait txutxu-mutxu atera zizkion.

Cm1IaJyXEAAoOle

Urrian huts egin genuen, baina iraileko elkarrizketatuei azaroko elkarrizketatzaile izatea egokitu zaie azaroan, eta entzun Arraio irratiko Uxoak zer galdetu dion Arraio irratiko Iñigo Terradillosi.

Rhinus Jaggerman handia biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo lagun eta etsaiok!!!  Aste honetako Kaiolatik irratsaioan gure kolaboratzaile fidelenaren bixita izango dugu, urtaroro musika berria ekartzen digun Rhinus Jaggerman handia. Kirola, elektronika eta parrandak bizi iturri dituen jainkoak, doinu alai eta bukle dantzagarriak agindu dizkigu betiko lez. Robosonic, Pablo Mateo edota Kornel Kovacs bezalako ekoizleen doinuez gozatuko dugu, eta noski Rhinus-en jakinduria musikalaz zipriztinduko gara!!! Ez galdu zita kaiolazaleok!!! 20tan punttuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS BETI!!!

15215799_10210842383557671_392883846_o