Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2021

Non dago Mikel? filmaren zuzendaria!

Iepa ia denoi!

Igande honetan ere irratsaio bikain batez gozatzeko aukera izango duzu. Hasteko, gure kolaboratzaile izarra etorriko zaigu, Ahoztar Zelaieta, Tubacex enpresan iragarri zituzten kaleratzeen atzean dauden interesei aurpegia, izena eta abizenak jarriko dizkiogu. Ondoren berriki estrenatu den pelikula bati buruz arituko gara, “Non dago Mikel?” filma hain zuzen, Mikel Zabaltzari buruzkoa. Pelikularen zuzendarietako bat izango da gurekin zuzen-zuzenean, Pitu, Ahuntzon aspaldiko laguna, eta berarekin solastuko gara filmaren inguruan. Ah, eta amaitzeko, nola ez, maitasun/gorrotozko FMrideak.

Hau dena, igande honetan, martxoak 21, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!

Borroka ezberdinak ezagutzeko bidaia

Askapenak brigada internazionalistak antolatzen ditu zenbait herrialdetako borroken berri bertatik bertara izateko, esperientzia horiek ekartzeko eta Euskal Herriko askapen borroka zabaltzeko. Gaurkoan guzti honen inguruan jardungo gara Hodei Iruretagoiena eta Iraitz Gesalagarekin, edo Zirri eta I jauna bezala ezagunagoak Arraioko uhinetan.

Munduko beste txokoak ezagutzeko aukera desberdin eta interesgarri honen inguruko solasaldiaz gozatzeko 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an izango gaituzue!