Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2021

Begirada ezberdin bat Asiatik

Aspaldian bisitatu ez dugun Asiara itzuliko gara gaurkoan Itsaso Garinen eskutik. Herrialde ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako ahotsa eta begirada gerturatuko dizkigu, etxean bezala edo hobeto sentitu den txokoen inguruko bizipenak gurekin elkarbanatuko dituelarik.

Uhinen bidez bere goxotasunaz eta irribarreaz gozatzeko aukera ez galdu 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an!

‘Urpekakariak’ eta bestelako bertso-antzerkiak hizpide

Bertsoa eta antzerkia pieza bakarrean uztartu eta haurrei eskaini ohi diete Aissa Intxaustik eta Eneko Arratek. Gurekin izan da Intxausti ‘Urpekakariak’ antzerkiaren nondik norakoak kontatzen. Horrez gain, Etxebeltz eta Motxian bertso-eskolek egin izan dituzten bertso antzerkiez ere aritu gara.