Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2020

Herrialde Katalanak eta emakumeen* etxea igande honetan!

Kaixo entzuleok!

Igande honetarako plan bikaina proposatzen dizuegu. Hasteko Samai-Zuloko sorgiña etorriko zaigu denboraldi berriko bere lehen kolaborazioa egitera. Berekin batera Zarauzko emakumeen* etxeari buruz hitzegingo dugu Berditasun saileko kideekin. Ondoren Herrialde Katalanetara joango gara. Alde batetik, Lluc Gayà, Endavant antolakundeko kide bat izango da gure mikro askeetan azken polizia operazioari eta etxeratze aginduaren aurka izaten ari diren protesten ingurukoen berri emateko. Hau gutxi balitz, gure korrespontsal berriaren estreinaldia ere izango da Bartzelonatik eta, betikolez, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Alarma egoera honetan gure jardunarekin jarraitzeko asmoa dugu segurtasun neurriak hartu eta ahal dela kirol aktualitatea zuenganatzeko. Oraingo honetan eskubaloiaz arituko gara. Emakumezko zein gizonezkotan 5 jardunaldi igaro dira nahiz eta gure ordezkarien ezin izan dituzten partida denak jokatu. Pandemia garaian nola moldatzen ari diren jakin nahi dugu, entrenamenduak, partiduak, bidaiak… nola prestatzen dituzten. Honetaz gain gizonezkoak ligak ere aldaketa batzuk izan ditugu eta horren inguruan ere galdetuko diegu gerturatuko diren ordezkariei.

Hau dena beti bezala 21.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!