Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2020

Irratsaio konpletoa igande honetarako!

Kaixo entzule!

Igande honetarako irratsaio ederra prestatu dugu. Hasteko Samai-Zuloko sorgiñaren bixita izango dugu aspaldiko partez. Ondoren aktualitateko bi gairi helduko dieu, alde batetik Patxi Ruiz euskal preso politikoaren egoera zein den jakingo dugu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kide baten eskutik, eta bestalde, pentsionistekin ere arituko gara solasean, berriz ere kalera atera baitira euren aldarrikapenekin. Eta nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako!

Guzti hau, igandean, maiatzak 31, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.eus atarian (errepikapenak: astelehena 14:00etan eta larunbata 10:00etan).

Bapateko Unibertsoaren aurtengo azken irratsaioa!

Konfinamentuak planak aldatu dizkigu askori eta baita Arraioko unibertsoan bizi garenetako batzuei ere. Ohi baino bizpahiru aste lehenago bukatuko deu ikasturtea baina saio berezi eta goxagarri batekin eman nahi genioke amaiera.

Agurrari buruzko xehetasunak 20tatik aurrea 99.3 FM edo Arraio.eus atariyan!

Adiorik ez! Izan Arraio, Entzun Arraio!

Gela arroxetik Hego Amerikara!

Ia-ia ahaztu ere egin gara gela arroxetik emititzea zer den, baina gaurkoan bertatik jardungo gara zuzen-zuzenean! Hau da poza hau!

Itzulera hau ospatzeko irratsaio eder batekin gatoz, eta konfinamendu garai honetan ameztu ditugun bidaia eder horietako baten aurrean gaudela esango genuke. Ainhoa Arruti izango dugu gure uhinetan 2019 amaieratik Covid-19a gure bizitzan sartu arte egin zuen bidaia azaltzeko asmoarekin.

Prestatu motxilak, birus honek ez gaitu denbora gehiago etxeko lau pareten artean mantenduko eta! 21:00tatik aurrera Fm-ko 99.3an izango gara bidaia ezin interesgarriago batekin!