Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2019

Ahuntzak bueltan, urriaren 12an hizpide

Kaixo lagunak!

Udako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Ahuntzaren Gauerdiko Eztula. Aurten ere kolaboratzaile bikainak izango ditugu, gaurkoan, Samaizuloko sorginarekin hasita.

Ondoren, atzoko eguna izango dugu hizpide: Hispanitatearen eguna, espainiar inperialismoarena, baina baita herrien erresistentziaren aldekoa ere. Zarautzen Alde Hemendik leloarekin egindako manifaz hitz egiteko aukera izango dugu batetik, eta Argiak mendeurrena ospatzeko egindako Deskoloniza Gaitezen ekitaldien berri ere ekarriko dugu, Lander Arbelaitzen eskutik.

Aspaldiko eran, efemeride eta umore gordinik ere ez zaigu faltako. Igandero 21:00etan, Arraio Irratian! FM 99.3!

Emakume gazteak Jazzean

Gaurkoan Gorkeyan Jazz mundura egin dugu jauzia. Bertan emakume gazte asko topatu ditugu. Genero honi ahotsa jartzeaz gain instrumentu asko menderatzen dituzten emakumeak aurkitu ditugu. Emakume guzti hauek Bartzelonan dagoen Sant Andreu jazz musika eskolakoak dira beheko listan dituzue berain izenak eta youtuben eskolaren izena jarrita aurkituko dituzue edo bandcampean

1.Eva Fernandez

2. Andrea Motis

3. Rita Payes

4. Magali Datzira

5. Elia Bastida

6. Alba Armengouz

7. Alba Esteban

8. Abril Sauri

Denboraldi, ordutegi, egutegi eta esatari berria!!

Kaixo entzule maite!
Udako turraren ostean berriz ere hemen gara! Aurtengo honetan zenbait berrikuntza ditugu. Alde batetik, Patxi Magic eta Gerarden falta sumatuko duzue, arrazoi ezberdinak medio beraien parte hartzea ez lehengokoa izango. Bestalde, aurten 21.00tan hasiko da gure saioa eta bi astean behin bakarrik izango duzue hortaz gozatzeko aukera. Gu ez gaudenean “Ithaka ukatuz”-eko lagunak entzun ahalko dituzu, sentitzen dugu.

Hori esanda, biharko saioaren inguruan aritu beharko ezta? Gure-gurea den playeroi eskainiko diogu lehendabiziko saioa. 76. ekitaldi honetan antolakuntzan eman den erreleboaren ostean zenbait aldaketa egon baitira. Hauen inguruan jardungo gara Xabier eta Annerekin. Beraz, badakizu, playeroen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, asteazkenean 21.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!!