Kaixo entzule maite!
Udako turraren ostean berriz ere hemen gara! Aurtengo honetan zenbait berrikuntza ditugu. Alde batetik, Patxi Magic eta Gerarden falta sumatuko duzue, arrazoi ezberdinak medio beraien parte hartzea ez lehengokoa izango. Bestalde, aurten 21.00tan hasiko da gure saioa eta bi astean behin bakarrik izango duzue hortaz gozatzeko aukera. Gu ez gaudenean “Ithaka ukatuz”-eko lagunak entzun ahalko dituzu, sentitzen dugu.

Hori esanda, biharko saioaren inguruan aritu beharko ezta? Gure-gurea den playeroi eskainiko diogu lehendabiziko saioa. 76. ekitaldi honetan antolakuntzan eman den erreleboaren ostean zenbait aldaketa egon baitira. Hauen inguruan jardungo gara Xabier eta Annerekin. Beraz, badakizu, playeroen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, asteazkenean 21.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!!

« »