Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2018

Ostegunean ttirriki-ttarrakan erleak protagonista!

Aste honetako ttirriki-ttarraka irratsaioan hileko azken asteetan egingo dugun bezala, azaroari errepasoa emango diogu eta Euskal Herrian zein nazioartean lurrarekin loturiko zenbait berri jorratuko ditugu saioaren hasieran. Ondoren, gai interesgarri baten ingurumarian arituko gara, erlearen bueltan alegia. Izan ere,  erleak  desagertuko balira gizakia ere desagertuko litzatekeela esan zuen behin hola Einstein  handiak. Gurera, bera ez baina  erleez eta eztiez hainbeste dakien  Martxel Aizpurua hurbilduko da, erlezain eta biologo zarauztar ezaguna,  eta berarekin erleen gainean jardungo dugu luze eta zabal. Badakizue beraz ostegunero bezala, arratsaldeko 19:30tatik 20:30artean arraioko uhin libreetan aurkituko gaituzuela.

Euskaraldia eta indarkeria matxista

Kaixo ahuntzok!

Egun seinalatua da igandekoa: azaroak 25, Emakumeon* kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Zarauzko Sare Feministak 12:30ean egingo du kontzentrazioa, eta han esandakoen eta borroka feministaren erronken inguruan arituko gara Ainhizerekin.

Hasi berri da Euskaraldia ere, 200.000 lagun inguru ari dira parte hartzen; Zarautzen, 4.000 baino gehiago. Euskaraldiko koordinatzaile Ritarekin arituko gara ekinbide horren inguruan.

Bukatzeko, Ahoztarren kolaborazioa izango dugu. La trama del 4%, comisiones del caso De Miguel liburua atera berri du, eta izango du zer kontatu, seguru. Betiko efemeride eta umore eskasaz lagunduta, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!