Iepa kaixow Kaiolazale maiteok!!!!

Baten batzuk igerriko zenuten bezala, aurtengo udako oporren ostean ez diot Kaiolatiken denboraldi berri bati ekin Arraio Irrati maitean. Luze mamitutako erabakia izan da, eta ondo pentsatu ondoren, irratsaioa uztea erabaki dut. Bizitzak, errutinak, interesak eta gogoak denborarekin aldatzen doaz, eta nahiz eta elektronika nire zainetan eraman, gaur egun ezin diot astero irratsaio bat eskeini.

12 urte zoragarri izan dira niretzat, sinisten dudanarekiko borroka bat, jendea ezagutu eta lagunak egiteko ate bat, eta elektronika maitatzeko tresna bat izan da irratsaioa. Baina dudarik gabe niretzat oparirik handiena ekektronikaren onarpen eta tolarantzi maila urte gutxian nola aldatu den ikustea izan da.

Ala ere ez larritu kaiolazaleok, izan ere irratsaioak jarraipen bat izango du. Gaur egun eszena elektronikoan guztiz murgilduta dauden zarauzko gazte batzuk hartuko dute oinordekotza. Albiste zoragarria hau!!!! Baina noski, ezin entzuleak agurtu gabe joan…

Hil honen 29an izango da nire agurreko saioa, bertan izango dira urte hauetan nire ondoan egon diren kolaboratzaileak, eta baita oinordekotza hartuko dutenak ere. Saio berezia izango da, ibilbide baten itxiera eta aro berri baten irekiera, eta zuek ere irratiaren bestaldean egotea gustatuko litzaidake, denon artean UP THE KAIOLS historiko bat botatzeko!!!! Besterik gabe, Eskerrik asko denagatik eta ostiral arte kaiolazale maiteok!!!! 19tatik 21tara izango da saioa!!!

UP THE KAIOLS BETI !!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

« »