Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2017

Kataluniako Errepublika, CDRen begietatik

Kaixo lagunok!

Aspaldiko partez, Herrialde Katalanetara begira jarriko gara aste honetako irratsaioan. Kataluniako Errepublika aldarrikatu zutenetik errepresioa areagotu du Espainiako Estatuak, gobernuko hainbat kide espetxeratuz, besteak beste.

Urriaren 1eko erreferenduma babesteko sortutako CDRak (Comites en defensa del referendum), berriz, Errepublika defendatzeko moldatu dira. Horietako kide batekin hitz egingo dugu prozesu hau dena nola bizitzen ari diren jakiteko.

Astero bezala, kolaboratzaileak ere izango ditugu gurekin. Batetik, Ahoztar Zelaieta arituko zaigu ustelkeriaren inguruan, eta Lakariko lagunak ere izango ditugu gela arroxean.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Putzuzulok badu urteurreneko abestia

Putzuzulo Gaztetxeak badu iada urteurreneko abestia. Ernia taldeak osatu du kantua eta jarraia letra eta abestia bera duzue. Gozatu ezazue!!!

Manuelaren hautsetik bolatoki batera, lan ederra bidean. Ilusio begiak, dardara gorputzetan… bizkaia etorbidean. Irrifartsu joan ziren aldaketa arimak ametsean sartzera. Urteetako ausentzia, herri baten gabezia.. ostiko batez berreskuratzera!!!! 

Zarautz grisa astindu norberatik hasita, erronka bat aurrean. Autokritika eginez eta sormena landuz ekintza bakoitzean. Asanblea luzeak, gatazka eta farrak.. itokinen artean. Botereari farre egin eta bizirik sentitu, atetik sartu garenbakoitzean!!! 

Zuk zeuk ikusi denbora librean hil ala bizi zure barnean. Altxor bat duzu bizkaia kalean, zure ametsak daude atzean!!!

Kirola eta adinaren arteko erlazioaz arituko gara biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan gai interesgarri bat jorratzeko asmotan gerturatuko gara gela arroxera. Sarri entzuten da “kirolari hori zaharra dago, onenak eman ditu”, baina zein da kirola eta adinaren arteko erlazioa? Behin adin batetik aurrera ezin al da goi mailako txapelketarik irabazi? Zein adin arte aritu liteke kirol profesionalean? Adinarekin lehiakortasuna galtzen al da? Galdera hauek erantzuten saiatuko gara, beti ere playeroetako kiniela egin ostean nola ez! Hau dena beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Zinearen Historia osatuagoa emango dugu gaur Zinema Itsuan

Pentsa ezazue: Hezkuntzan irakatsi dizkizueten ikasgaietan, Historia egin duten zenbat emakumeren bizitza ikasi duzue? Zer sinetsi behar dugu, etxean lan egiteaz gain, kanpoan lan egin duen emakumerik ez dagoela? Gaurko enkuadrean, Zinemagintzan lan egin zuten eta egiten duten emakumeak sartu ditugu.

Gaur egun, emakumezko aktore batzuk aipatzeko zailtasun handirik ez dugu. Baina kamera atzean diharduen baten baten izena galdetuz gero, zer? Zenbat emakume etorri zaizkizue burura?

Askoren ustearen kontra, makina bat dira kameren atzean lan egin duten emakumeak eta Zinemaren Historia eraiki dutenak. Hori horrela, gutxi batzuen bizitza ekarriko dizuegu gaurko saioan, 21:00etatik aurrera, Arraio irratiko gela arrosetik.

Sintonizatu 99.3 FM edo entzun zuzenean Internet bidez.

Women behind the cameras (Sara Gomez)