Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2017

“Visions of eight” gaurko Zinema Itsuan

1972ko Joko Olinpikoetara bidaiatuko dugu gaur gauen. Munich-en ospatu ziren jokuetan filmatu zuten “Visions of eight” dokumental kolektiboa. Garaiko zortzi zuzendari ezagunek osatu zuten dokumentala, bakoitzak jolasen ikuspuntu pertsonal bat emanez. Antiheroia, homosexualitatea, galtzaileak eta idealen zentzugabekeria bezelako gaiak jorratu zituzten.

1972ko Joko Olinpikoen dokumental “anti-ofizial” ekarriko dugu gaur Zinema Itsura.

Ez galdu!

 

 

p41051_p_v8_aa

Herriko taldeen errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan ez dugu gonbidatu berezirik izango gure irratsaioan. Aspaldiko partez herriko taldeen egoeraren berri emango dizuegu, urteko lehen jardunaldia nola joan zaien jakingo duzue honela. Honetaz gain playeroen berri ere emango dugu, eguraldi makurrarekin jokatu zen 10. jardunaldiko emaitzak eta honek utzitako sailkapena zuenganatuz.

Saioa bukatzeko Zarauzko Kirol Galan emango diren sarien berri emango dizuegu, aski jakina da Maite Lizaso eta Aitor Frantzesena “Gallo” izan direla kirolari honenak, baina beste hainbat ere izan dira sarituak. Honen berri izan nahi baduzu ez hutsik egin ostiralean 18.00tatik aurrera Arraio Irratian izango duzun zitari!!

Elkartasuna, hemen eta orain

Kaixo lagunok!

Irratsaio mamitsua dugu gaurkoan ere. Hasteko, atzo Bilbon euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde izandako manifestazio erraldoia izango dugu hizpide. Hamarka mila lagun irten ziren Sarek antolatutako martxan, Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloaren atzean.

Beste elkartasun ekintza bati buruz ere arituko gara ondoren. Errefuxiatuen egoeraz hitz egingo dugu Begoña Huarterkin. Hainbat errefuxiaturi Greziatik Euskal Herrira etortzen laguntzeagatik atxilotu zuten Mikel Zuloagarekin batera. Ikusi eta bizi izandakoaz hitz egingo dugu gaur Huarterekin.

 

Hori dena, betiko legez, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3! Bai horixe!